Pribatutasun politika
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialki tratatuko direla eta SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizatea erakundearen titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla. Fitxategi hori behar bezala inskribatu da Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.agpd.es). Zure datu pertsonalak erabiltzaileak eskatu ahal izan duen informazioa bidaltzeko eta etorkizunean zure interesekoak izan daitezkeen merkataritza-komunikazioak bidaltzeko baino ez dira erabiliko.
Era berean, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezula, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, gutun bat bidali behar duzu zure NANaren fotokopiarekin batera helbide elektroniko honetara: sasoi@sasoibienestarlaboral.com
SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizateak ez ditu saltzen, alokatzen edo hirugarrenen esku jartzen atariko erabiltzaileek emandako datu pertsonalak.
Erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta datu horietan egindako edozein aldaketa jakinarazteko ardura hartzen du. Formularioak datu faltsuekin, zehaztugabeekin, osatugabeekin edo eguneratu gabeekin betetzearen ondorioz, erabiltzailea izango da SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizatea sozietateari edo hirugarren bati eragin diezaiokeen edozein kalteren erantzule bakarra, zuzenekoa zein zeharkakoa.
SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizatea programak beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko, betiere teknologiaren egoera kontuan hartuta; hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.
Atarian dauden inprimakiak betetzeak berekin dakar erabiltzaileak berariazko baimena ematea bere datu pertsonalak SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizatea fitxategi automatizatu horretan sartzeko.